Sugoi Etxarri

"Jende txiki ugarik, leku txikitan, gauza txikiak eginez, Mundua alda dezake (Eduardo Galeano)"

Fecha de nacimiento:30/Jul/1997
Lugar de nacimiento:Arruitz (Larraun)
Lugar de residencia:Arruitz (Larraun)
Sugoi naiz. Arruitzen (Larraungo haranean) jaio nintzen duela 22 urte eta geroztik bertan bizi izan naiz. Herri txikia da, Nafarroan beste asko bezala, eta herri txikiko izate horrek, mundua ikusteko prespektiba berezi bat eman didala uste dut. Baita euskaraz bizitzeak (eta horren zailtasunez ohartzeak) ere.

Musika, psikologia, mendia, politika, bidaiatzea, korrika egitea, elkarrizketa interesgarriak, parranda, dantza... gustatzen zaizkit.

Herri mugimenduan aritu naiz: batez ere Gure Eskun eta LarraunBIZIn.

Aurkezteko proposatu didate eta aukera politta dela iruditu zait, besteengandik ikasteko, eztabaidetan aportatzen saiatzeko eta Gazte Parlamentuak aukera ematen duen neurrian gizarteko (eta batez ere gazteon) arazoetan eragiteko.

Gazteon artean presenteago egon beharko liratekeen gai batzuk planteatu nahi ditut: nafar edo euskaldunon (niretzat sinonimoak) erabakitzeko eskubidea, herri txikien hustutzea, nolako hezkuntza-sistema nahi (behar) dugun, gazteon emantzipaziorako zailtasunak, gizarte- eta ekonomia-eredua...