Nafarroako Gazte Kontseiluak gazteen partaidetzarekin lotutako ildo berri baten aldeko apustua egitea nolabait ezinbestekotzat jo zuen, gazteriak gazteen aldeko ideiak eztabaidatzeko eta aniztasuna ordezkatzeko eremua sortzeko balioko zuelakoan. Guretzat ustekabe atsegina izan zen Nafarroako Parlamentuak ideia hura zalantzarik gabe bultzatzeko erabakia hartzea.
Horrela, elkarlanean, Nafarroako Gazte Kontseiluak eta Nafarroako Parlamentuak sortu dugu Parlamento Joven de Navarra – Nafarroako Gazte Parlamentua (PJN-NGP). Jadanik errealitatea bihurtu da eta orain zure txanda da.