III. Nafarroako Gazte Parlamenturako bozketa epea ireki da

  • Guztira, 14 eta 30 urte bitarteko 47 gaztek eman dute izena Gazteriaren Kontseiluak eta Nafarroako Parlamentuak bultzatutako proiektuaren hirugarren edizioan
  • Bozketa irekita egongo da urriaren 6ra arte, eta bozka daiteke honako webgune honetan: www.parlamentojoven.com/vota

III. Nafarroako Gazte Parlamentuaren eraketa gero eta gertuago dago. Datorren astelehenean bozketa-epea irekiko da, eta horretan zehar Nafarroako edozein gaztek bozkatu ahal izango du jaso diren hautagaitzen artean. Izena aurretik emateko epea ireki zenetik gaur egun arte, 70 gaztek eman dituzte haien datuak eta, horien artean, azkenean 47 onartu dira. Hauteskundeen epea urriaren 6an amaituko da, eta horren ondorioz 2019-2020 ikasturtean Gazte Parlamentu berria osatuko duten 30 gazte aukeratuko dira.

Hautagaiak ezagutzeko, jo beharko da honako webgune honetara: www.parlamentojoven.com/candidaturas. Bertan bakoitzaren aurkezpen-gutuna ikus daiteke, baita bere datuak eta argazkia ere. Nafarroan bizi den eta 14 eta 30 urte bitartean dituen edozein pertsonak bozkatu ahal izango du. Hala ere, ziurtatzeko, NANaren atzeko aldearen argazkia igo beharko da (mugikorrarekin ateratako argazkia ere izan daiteke).

Hauteskundeen aldia igaro ondoren, urriaren 7an aukeratutako pertsonen izenak jakitera emango dira. III. Gazte Parlamentuaren lehenengo osoko batzarra urriaren 11n izango da, Nafarroako Parlamentuaren hemizikloan, hain zuzen ere. Egun horretan, gainera, aurreko edizioan parte hartu zutenei agur esango zaie.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*