III. Nafarroako Gazte Parlamentuan izena emateko epea ireki da

  • Irailaren 8tik 22ra, 14 eta 30 urte bitartean dituen eta Nafarroan bizi den edozeinek izena eman ahal izango du
  • Lehenengo osoko bilkura II. Gazte Parlamentua amaitzean izango da, urriaren 11n, Nafarroako Parlamentuaren bilkura-aretoan
  • Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak (NGK) bultzatutako partaidetza-proiektu honen hirugarren edizioa izango da

Nafarroako Gazte Parlamentuak izena emateko epea ireki du urrian hasiko den 3. edizioan parte hartzeko. Irailaren 8tik 22ra, Nafarroan bizi den, eta 14 eta 30 urte bitartean dituen edozeinek horretan parte hartzeko izena eman ahal izango du webgunean: www.parlamentojoven.com/eu. Guztira, gehienez 30 gaztek partaidetza-proiektu honetan parte hartuko dute 2019-2020 ikasturtean. Aurrekoetan egin den moduan, hainbat ekintza eta topaketa lasai burutzeaz gain, Parlamentua hilabetean behin bilduko da proposamenak eztabaidatzeko eta adosteko eta, ondoren, Foru Parlamentura bidaliko dira.

Izena emateko epea itxi eta gero, hauteskundeen epea hasiko da, irailaren 30etik urriaren 6ra arte. Epe horretan zehar, hautagaiek kanpaina egin ahal izango dute, adibidez, sare sozialetan, Nafarroako gazteria konbentzitzeko haiek aukeratu behar dituela. Bozketa Gazte Parlamentuaren webgune ofizialaren bidez egingo da. Urriaren 7an emaitzak jakitera emango dira, eta handik aurrera III. Gazte Parlamentua abian jarriko da, urriaren 11n Nafarroako Parlamentuan egingo den irekiera-bilkurarekin. Egun horretan ere bigarren edizioa itxiko da ofizialki.

Nafarroako Gazte Parlamentuaren hirugarren edizioa izango da datorrena. 2017an hasi zen, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren (NGK) eta Nafarroako Parlamentuaren arteko hitzarmena sinatu ondoren. Lehenengo bi urteetan, 55 gaztek parte hartu dute ekimen honetan. Juan Segundo Gutiérrez-ek, partaidetza-batzordekidea eta Gazte Parlamentuaren arduraduna, hain zuzen ere, honako hau dio: “hirugarren edizio honek erakusten du partaidetza-proiektu sendoa dela”. Gainera, Gutiérrez-ek azpimarratzen du “Nafarroako gazteentzako oso bozgorailu garrantzitsua dela; gazteek ikus dezakete haien kezkak, zalantzak, eta iradokizunak Foru Erkidegoko politikariei iristen zaizkiela”.

Horrez gain, Gazte Parlamentuaren arduradunak honako hau esan du: “izena emateko zalantzak dituztenek aurrera egitera bultzatu nahi ditut. Merezi duen esperientzia da. Nafarroako hainbat lekutako jendea, hainbat sentsibilitaterekin, ezagutzen da; ondorioz, begirunea eta elkarbizitza nagusi dira, eta eredutzat hartu beharko genuke”.

Hitzarmena berritu

Beste aldetik, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren (NGK) presidentea, Miguel Garrido, eta Gutiérrez Nafarroako Parlamentuaren presidentearekin, Unai Hualderekin, elkartu ziren, Gazte Parlamentuari buruz hitz egiteko. Bilera horretan, proiektuaren gaur egungo egoera aztertu zen. Ildo horretatik, Gazte Parlamentuaren eta Nafarroako Parlamentuaren artean koordinazio gehiago, eta hobea, beharrezkoa dela azpimarratu zen, lehenengotik bigarrenera proposamenak iris daitezen. Topaketan urtero egiten den hitzarmenaren berritzeari ere heldu zioten, urte-bukaeran egingo dena.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*