Ready

Badirudi atzo aurkeztu genuela Nafarroako gizartearen aurrean proiektu berri hau. Baina jadanik hiru hilabete joan dira.

Hiru hilabete horietan egin duguna izan da proiektua ezagutzera eman, araudiak elaboratu, sare sozialak sortu, hauteskundeak prestatu, datak antolatu, Nafarroan barrena bidaiatu, bideoak elaboratu (etxekoak eta aurrekonturik gabe, baina bideoak)…

Eta gaur, jadanik esan dezakegu prest gaudela.  Aste honetan hauteskunde epea jarriko dugu abian. Gaurtik hasiko gara Gazte Parlamenturako lehenengo hauteskunde hauekin lotutako data garrantzitsu guztiak dakartzan hauteskunde egutegia jendarteratzen.

Gu jadanik prest gaude. Soilik zu falta zatzaigu. Gazte Parlamentua zure aukera da. Ausartzen al zara benetan entzuna izatera?

 

[google-drive-embed url=”https://drive.google.com/file/d/0B04V2z-nUFCNcDdJMVpCeGd2N3c/view?usp=drivesdk” title=”Prop Calendario Electoral.pdf” icon=”https://drive-thirdparty.googleusercontent.com/16/type/application/pdf” newwindow=”yes” style=”normal”]

Leave a Reply