Proposamena: Osasun mentala eta Gazteria

SARRERA

Gazteria da ahanzturan utzitako gizarte kolektibo nagusia. Gizarte, ekonomia hala nola osasun arloetan. Sarritan aurreikusten da nerabe arrunta batek topatzen dituen zailtasun emozional ezberdinak “adinaren kontuak” izan ohi direla eta ez zaie benetan izaten duten garrantzia ematen.

Hori aldatu beharra dago, izan ere, oker diagnostikatutako nahaste mental batek, edota zuzenean diagnostikatu gabeko batek ondorio saihestezinak eragin ditzake. Proposamen honen eskutik, gazteriarekiko arreta sustatzea eta osasun mental egoki bat bultzatzeko jarrerak eta dinamikak bideratzea nahi genuke.

EGUNGO EGOERA

 2017 ENSE Osasunaren Galdeketa Nazionaleko (Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioa) emaitzen arabera, 15 urteko eta gehiagoko hamar pertsonatik batek baino gehiagok osasun mentaleko arazoren baten diagnosia jaso izana adierazten da (% 10,8).

Aldez aurretik, Gaitasunen eta Zailtasunen Galdeketarekin (Strengths and Difficulties Questionnaire, SDQ)1 garatutako 2006 Espainiako Osasun Inkestaren bidez jakitera eman zen 4tik 15 urtera bitarteko Espainiako haurren eta nerabeen % 19,2 eta 26,6 artean osasun mentaleko arazoak jasateko arriskuan zeudela (Fajardo, León, Felipe, eta Ribeiro, 2012).

Gainera, Nafarroako Gobernuak (2016) elaboratutako gazteria eta osasuna arloen inguruko galdeketan oinarrituta, Golberg-en Osasun Orokorreko Galdetegiaren (General Health Questionnaire GHQ-12)2 erantzunek diote pertsonen % 15,8a osasun mentaleko arazoak jasateko arriskuan dagoela.

1 SDQ, Goodmanen arabera egina, 1997.

2 GHQ-12 Goldberg eta Williams-en arabera egina, 1988.

ARAZOAREN ETA HELBURUEN DEFINIZIOA

 Gazte kopuru oso txiki bati baino ez zaio eskaintzen espezialista bat bisitatzeko aukera. Gainera, arazo honen ikusgarritasun ezak eta bere estigmatizazioak aukera hori gehienetan errefusatzea eragiten dute..

Nahaste mentalen ondorioz, gizartearen atal goibel eta malenkoniatsu batek laneko baja kopuru handiago bat dakar eta oro har, errendimendu txikiago bat erakusten du. Nahaste mota hauen inguruko aurreiritziak eta ezjakintasuna gutxi izango balira, sarritan gizarte errefusa eta diskriminazio ezberdinen mendean ezartzen dira, pertsona hauen eskubideak eragoztera helduz.

GARATZEKO BIDEAN DAGOEN PROPOSAMENA

Arestian azaldutako guztia dela eta, Nafarroako Gazte Parlamentuak eskumeneko erakundeei honakoak eskatzen dizkio:

  1. Irakasleak prestatzea    heziketa    emozionala     eta    gaixotasun mentalak aurreikusteko arloetan.
  2. Gai horiek lantzeko dinamika bereziak barne hartzen dituzten hitzaldiak ospatzea eta ikastetxetan horien ezarpena egitea.
  3. Dagokion gaiaren inguruan kontzientziatze eta sentsibilizazio kanpaina bat
  4. Zerbitzu pribatuak eskuratu ezin dituzten gazteak artatzeko osasun mentaleko zerbitzuak indartzea.

AMAIERA

Nafarroako Gazte Parlamentutik gaixotasun mentalaren estigmaren kontra borrokatu nahi dugu, ongizate globala eta pertsonen osasun mentala bultzatzeko asmoz. Gizartearen osotasuna kontuan hartuta egin nahi dugu, osasun mentala pertsonen ongizatearekin atxikitako atal bat dela ulertuz.