Proposamena: Gazteen artean lehen sektorea bultzatzea

SARRERA

Historikoki nekazaritza eta abeltzaintza biztanleria nafarraren gehiengoarentzat funtsezko ardatzetako bi izan dira, baita lurraldeko ekonomiaren motor nagusienetako bat ere.

Antzina-antzinako garaietatik eta duela gutxi arte, Nafarroako landa-ingurunetan bizi izan direnek lurra, animaliak eta ingurune naturala izan dituzte ardatz. Lurraldean garatutako nekazaritzaren eta abeltzaintzaren antzinatasunaren adibide bat Urbasako mendilerroan aurkitutako arkeologia hondakinetan islatzen da, zeinen arabera Nafarroako menditan duela 3000 urte jadanik artaldeak eta artzainak existituko ziren.

Lurraldeko abeltzaintza eta nekazaritza tradizio luzeak, bertako ezaugarri orografiko eta klimatikoekin batera, mendez mende landare eta animalia espezieak moldatu zituen ingurumenarekin egokitutako barietate eta arraza berezien agerpenerako bidea emanez, zein eremurik zailenetan aurrera egiteko gai izango ziren.

Gaur egun autoktono bezala katalogatutako arraza haiek, aldi berean, baliabide naturalen ustiapen gorenenean oinarritutako erabilera mota ezberdinak ekarri zituzten, abeltzaintza eta nekazaritza ingurune naturalaren gainerakoan integratuz hala nola gizakia, lurra eta ekosistema nafarraren artean batasun bereizezin bat sortuz.

Gizakia eta landa-ingurunearen arteko mendekotasun honen ondorioz bizimodu berriak sortu ziren, kultura, historia eta ingurumen eredu bat izatera datozenak. Horiek aldaketa handirik gabe iritsi dira garai hauetaraino.

EGUNGO EGOERA

60 eta 70 hamarkadetan eginiko erregimen intentsiboko atzerriko espezie eta arraza berri emankorragoen ezarpenak aldaketa nabarmena ekarri zuen nekazaritzan eta abeltzaintzan. Horrela, biek ere ingurumenean oinarritzeari utzi zioten ekoizpen masiboan oinarritutako ustiapenak izatera heltzeko. Horietan gainera produktu kimikoen erabilera ohiko zerbait bihurtu zen ekoizpena hedatzeko helburu bakarrarekin.

Honek benetako haustura ekarri zuen ohiko nekazaritzarako eta abeltzaintzarako. Besteren artean, barietate eta arraza lokalen desagerpena ekarri zuen, izan ere, bere ekoizpen mugatuagatik errentagarriak izateari utzi zioten, ohiko bizimoduen desagerpenerako eta kultura galera izugarri baterako bidea emanez.

Honi ingurumen ondorioak eransten zaizkio, esaterako aniztasun biologikoaren eta genetikoaren desagerpena, hondamendi landatarra eta ustiapen intentsiboetatik eratorritako kutsadura ingurumen arazo nagusienak izanik.

Gaur egun neurri gehienak intentsibotasunera bideratuta daude eta horrek inbertsio handiak eskatzen ditu sektoretik bizi nahi dutenentzat; horrek arazo handi bat dakar sektorean sartu nahi duten pertsona gazteentzat, beharrezko baliabide ekonomikoekin ez kontatzeagatik.

ARAZOAREN ETA HELBURUEN DEFINIZIOA

Azken urteotan aurrerapausoak eman dira arlo honetan. Nafarroako Gazte Parlamentuak esfortzu hauek baloratzen ditu baina hala ere bi arazo nagusi existitzen dira azaldutako gaiarekin lotura dutenak:

  1. Pertsona gazteek ez dute sarbiderik lehen mailako sektorean, izan ere, administrazioak ez du bultzatzen pertsona gazteek ustiapen bat sortu ahal izatea. Pertsona gazteek ez dute administrazioaren aholkurik edo babesik eskuratzen jardunean
  2. Nafarroan intentsibotasuna sustatzen da, ingurumenerako kaltegarria, ohiko nekazaritza eta abeltzaintza bigarren maila batera

 GARATZEKO BIDEAN DAGOEN PROPOSAMENA

Balizko neurri modura proposatzen dira:

1/ Pertsona gazteen sustapena bultzatzea:

  • INTIA-ko abeltzain eta nekazari gazteen aholkuan espezializatutako bulego bat sortzea, jarduneko ustiapenak eskuratzearen bidez pertsona gazteak sektorean sartzea
  • Jarduneko ustiapenetako titularren artean kontaktu sare bat sortzea zeinetan hasi nahi duten pertsona gazteentzat belaunaldi erreleboa ez den
  • Ingurune naturalaren utzikeria eta gainbehera kontuan hartuta, komunalen eta bazkalekuen erabilera sustatzea:
    • Erraztasunak proposatzen dira komunalen erabilera egiten duten pertsona gazteentzat (mendiko produktuak balioztatzea, auzolanak bezalako komunalen erabileragatik hautazko ordaintzeko moduak, kuota murriztuak, etab. sustatzea)
    • Ustiapen ekologikoak, estentsiboak edo erdi-estentsiboak bultzatzea eta existitzen diren ustiapen intentsiboen eredu hauetarako trantsizioa sustatzea.
  • Produktu lokalaren eta arraza autoktonoen kontzientziazio kanpainak garatzea, produktu hauen kontsumoa sustatzea, bereziki pertsona gazteentzat.
  • 0 Kilometroko eta nekazaritza estentsiboko produktu ekologikoen kontsumoa sustatzea pertsona gazteentzat, hau da, nekazari edo abeltzain

2/ Ohiko nekazaritza eta abeltzaintza sustatzea:

  • UTA-ren (Nekazaritza Lan eta Errenta Unitatea) aldaketak UTA ezberdinetarako sarbide eskakizunak aldatzea du helburu, eremu bakoitzeko ingurumen, geografia eta gizarte errealitatea kontuan
  • Galzorian dauden produktu lokalen eta arraza autoktonoentzako zigilu eta izendapen berezien sorrera bultzatzen da. Nafarroan existitzen diren 9 espezietako 6 arriskuan
  • O Kilometroko eta nekazaritza estentsiboko produktu ekologikoen kontsumoa sustatzea.