Proposamena: EHG Iruña

SARRERA

Nafarroako Unibertsitate Publikoan 8000 ikasle inguru daude matrikulatuta. Horietatik gutxi gorabehera 7000 egunero joaten dira Arrosadiako Campusera. Hau Katalunia Kalean dago, Nafarroako hiriburuaren kanpoaldean, eta horrek campusera joateko garraio bat erabiltzea eskatzen du. Garraio hauetako bat Eskualdeko Hiri Garraioa da; bere 1, 6 eta 9 lineako autobusen ibilbidea Ikasgelategia eraikinaren atean amaitzen da (bertan garatzen da UPNA-ko irakaskuntza). Hori dela eta, ikasle ugari dira euren ohituren baitan bere erabilera hautatzen dutenak, garraio merkeena, ibilbide luzetarako egokiena eta ingurumenarekiko adeitsuena izateagatik. Aukera erakargarriena badirudi ere, bere egoitza-gunetik Unibertsitateraino iritsi nahi duen ikasle batek eragozpen ugari topa ditzake Eskualdeko Hiri Garraioa erabiltzerakoan. Adibide modura, baina mugatzailea izan gabe, eragozpen horiek honakoak dira: garraio ordutegien eta klasetako sarreraren bateraezintasuna, ibilbidetako denbora galtzea, eta autobus barruko pilaketak. Beraz, hori guztia dela eta, Parlamento Joven de Navarra/Nafarroako Gazte Parlamentua erakundetik Iruñako Eskualdeko Mankomunitateari ondorengo proposamena egiten diogu, Eskualdeko Hiri Garraioan eskumenekoa den bitarteko erakundea izateagatik.

ARAZOAREN ETA HELBURUEN DEFINIZIOA

Gaur egun, hiru dira hiri-gunea Nafarroako Unibertsitateko (UPNA) Ikasgelategiarekin konektatzen duten lineak; 1, 6, eta 9. Bai 1. lineak eta bai 6. ak Ikasgelategira orduero puntuan iristea aurreikusten dute; 9. a berriz, haiek baino bi minutu geroago iristeko programatuta dago. Eskualdeko Hiri Garraioa UPNA-ra lekualdatzeko erabiltzen duten ikasle gehienak Merindadeen Plazatik abiatzen dira. UPNA-ko titulazio ia guztien klaseak puntuan hasten dira. Goizeko txandari dagozkion klase gehienak, salbuespen gutxirekin, egunero 10:00etan hasten dira, alegia 1 eta 6 lineak iristen diren ordu berean. Baina villavesa hauek jasaten dituzten trafikoa eta jende pilaketa direla eta, hiru linea hauek sarritan bi eta bost minutu artean atzeratu izaten dira. Horrek guztiak garraio pribatuaren erabilera hautatzen duten ikasleak gero eta gehiago izatea eragiten du, aldi berean, UPNA-ko sarrerako trafikoa eta ondorioz, isurpen eta kutsadura mailak hedatzea lortuz. Jendez gainezka doan hiri garraioan bidaiatzeak dakarren deserosotasunaz edota gero eta ohikoagoa den haietatik kanpo geratzeko egoeraz haratago, atzerapenak gertatzen dira ikasgeletako sarreran eta, irakaslearen arabera, klasera sartzeko ezintasuna ere jasan daiteke. Gaur egun existitzen den aukera aurrerapen gehiagorekin irtetea eta aurreko villavesa hartzen saiatzea da.

Linea zenbakia Linea zenbakia Ikasleek bere puntualtasuna bermatzeko Merindadeen Plazan / Amaya Kalean hiri garraioa hartzeko balizko ordua (klasetara sartzeko ordua: 8:00) Ikasleek bere puntualtasuna bermatzeko Merindadeen Plazan / Amaya Kalean hiri garraioa hartzeko balizko ordua (klasetara sartzeko ordua: 10:00)
1. LINEA 7:26 9:26
6. LINEA 7:27 9:27
9. LINEA 7:32 9:32

 

Azaldu nahi duguna hobeto ilustratzeko, adibide modura egunero Zizur Nagusitik Nafarroako Unibertsitate publikora lekualdatu behar duen ikaslearen kasua hartuko dugu. 10:00ak puntuan klase hasierara iritsi nahi badu, ezin du galdu Marindadeen Plazatik 9:32etan abiatzen den 9. lineako garraioa. 18. linea, Zizur Nagusiko Urbanizazioa Iruñako erdigunearekin konektatzen duena, Nafarroa Beherea Etorbidea, 14 helbidera (Plazarekiko hurbilena) 9:28etan iristen da. Ikasleak 18. lineako bidaia hori hautatzen badu, villavesa beranduenez 9:07etan hartu behar du, San Cristobal Ingurabidearen irteerako errontondan, hau da, bere udalerriko azken geltokian. Alegia, 10:00etan Unibertsitatean egoteko, egunero 53 minutuko bidaia egin behar du 7,3 kilometroko distantzia bat estaltzeko, autoz gehienez 10 edo 15 minututan iritsi zitekeenean. Hori horrela, bigarren aukera hori gero eta jende gehiagok hautatzeko arrazoia agerikoa gertatzen da. Zizurren kasuan gertatzen dena, Iruñako Eskualdeko gainerako udalerritan aplika daiteke. Ez da soilik ikasleek ibilbidean eta Unibertsitatean itxaroten ematen duten denboraren kostua erabiltzaile ugari euren ibilgailu pertsonalak erabiltzera behartu edo motibatzen dituena; horrez gainera, eta batez ere, hiru linea horiek Unibertsitatera klaseak hasi eta minutu gutxi geroago heltzen amaitzeko ibilbide programatuekin kontatzearen zentzugabekeria agerian jartzera datoz. Hori ez da gertatzen soilik 1, 6 eta 9 lineako villavesa bidezko garraioekin. Izenpetzen den proposamenak UPNA-ren aipamena soilik egin izan arren, Nafarroako Gazte Parlamentua jabetzen da Eskualdeko Hiri Garraioan berrikusi beharko liratekeen antzeko arazo batzuk existitzen direla. Esaterako, 17 eta 25 lineak 20 minutuz behin Mutiloatik pasatzen dira, euren artean bi minutuko tartearekin. 22. lineak, Lezkairu-Merindadeak, Merindadetarako programatutako bere iriste ordua eta 3 minutuero edota ordua eta 33 minutuero gauzatzen da. Baina zentroan lanean dabilen jende gehiena puntuan edo eta erdi direnean sartzen da lanera. 10 minutu aldatuz, jendea ordurako iritsiko litzateke lanera, horrela linearen erabilera sustatzea lortuz.

GARATZEKO BIDEAN DAGOEN PROPOSAMENA

Egoera honen aurrean, irtenbide ezberdinak bideragarriak eta onargarriak iruditzen zaizkigu, planteatzen diren zenbait arazo edo are guztiak konpontzera heldu ahal izateko. Arazoa hobekien konponduko luketen aukera ezberdinetatik onena zein den erabakitzeko lagungarriak izango litzaizkigukeen datu kuantitatiboekin kontatzea gustatuko litzaiguke, baina, horiek eskuragarri ez ditugunez, aukera ezberdinak eskaintzea erabaki dugu, datuak eskuragarri daudenean, hobekien egokitzen den hura hautatu ahal izan dadin. Horietako lehena, agian nabariena eta kostu gutxien dakarrena, Unibertsitatera iristeko aurreikusitako ordutegiak doitzea izango litzateke, 1 eta 6 lineak iristeko aurreikusitako ordua gutxi gorabehera bost minutu aurreratuz (horrela Unibertsitatera gutxienez bost minutu lehenago iristeko, puntuan izan beharrean), eta 9 linearen kasuan beste bost (horrela Unibertsitatera gutxienez hiru minutu lehenago iristeko, eta aldizka atzeratzen direnentzat edota hiri-gunean gainerako lineak hartu ezin dituztenentzat ere aukera bat izateko, edonola ere ikasleei klasean puntuan presente egotea ahalbidetuz). Gure ustean ukaezina da pertsona erabiltzaileentzat Unibertsitatera minutu batzuk lehenago iristea bezalako hain sinplea den aukerak dakarren onura, eta, ondorioz, arrazoizko aukera bat iruditzen zaigu, ordutegiak modu honetan aurreratzea eragozten duten behar adinako garrantziko arrazoiak existitzen ez diren neurrian. Hori ezinezkoa edo nahikoa izango ez balitz, adibidez, linea hauetan pairatu ohi den gehiegizko masifikazioa saihesteko, bereziki 10:00etan iristea aurreikusten duten ibilbidetan, funtzio hori bera bete ahal izango luke linea horietako edozeinetan ordu horretarako laguntza zerbitzu baten ezarpena egiteak. Hala egin ezkero, errefortzu ibilbide horren iriste ordua 10:00ak izan ordez 9:55ak izatea planteatu ahal izango litzateke. Gauza bera aplikatu ahal izango litzaioke 2020-2021 ikasturte akademikoan zehar halaber jendetsua izan dela frogatutako beste ordu tarte bati. Kontua izango litzateke hiru lineatako edozeinetan villavesa osagarri batekin kontatzea edo, are, linea independente batekin kontatzea. Bere ibilbidea azken etapara mugatu ahal izango litzateke, alegia Merindadeen Plazatik Arrosadiako Campusera, unibertsitateko eskola-egunetan, atzerapenak, jende pilaketa eta trafikoa direla medio arazo gehien sortzen diren egunaren unetan soilik funtzionatuz. Horien artean, zalantzarik gabe, gehiengoarentzat goizeko eta arratsaldeko txandak abian jartzeko orduak; 10:00ak eta 15:00ak, hurrenez hurren.

AMAIERA

Ondorioz, Parlamento Joven de Navarra/Nafarroako Gazte Parlamentua erakundetik uste dugu planteatutako ideiak aplikatu ahal direla eta bere inplementazioak Eskualdeko Hiri Garraioaren arloan emandako zerbitzuen kalitatea hobetuko lukeela. Horrela, bere erabilera sustatuko litzateke, Unibertsitatera joateko villavesa garraioa erabiltzen duten ikasleen kopurua hedatuz (edo, gutxienez, ez murriztea lortuz), eta hiriko trafikoa hala nola ibilgailu pribatuen isurpenen ondorioz bertan jasaten den ingurumen inpaktua murriztuz. Bestalde, gure ustez neurri hauek erabilgarriak izan litezke osasun egoera berriaren aurrean, zeinetan pilaketaren agertokia ez den inola ere komenigarria izango. Arestian aipatutako guztia kontuan hartuta, Parlamento Joven de Navarra/Nafarroako Gazte Parlamentua erakundeak Iruñako Eskualdeko Mankomunitateari eskatzen dio ikasturte berrirako bere estrategia diseinatzeko orduan proposamen hauek kontuan hartzea.