Nafarroako IV. Gazte Parlamenturako bozketa epea ireki da

Nafarroako IV. Gazte Parlamentuaren eraketa gero eta gertuago dago. Gaur bozketa-epea ireki da, eta hemendik aurrera Nafarroako edozein gaztek bozkatu ahal izango du jaso diren hautagaitzen artean. Hauteskundeen epea urriaren 11an amaituko da, eta horren ondorioz 2020-2021 ikasturtean Gazte Parlamentu berria osatuko duten 30 gazte aukeratuko dira.

Hautagaiak ezagutzeko, jo beharko da honako webgune honetara: www.parlamentojoven.com/candidaturas. Bertan bakoitzaren aurkezpen-gutuna ikus daiteke, baita bere datuak eta argazkia ere. Nafarroan bizi den eta 14 eta 30 urte bitartean dituen edozein pertsonak bozkatu ahal izango du. Hala ere, ziurtatzeko, NANaren atzeko aldearen argazkia igo beharko da (mugikorrarekin ateratako argazkia ere izan daiteke).