Nafarroako Gazte Parlamentuaren 5. edizioan izena emateko epea ireki egin da

  • Irailaren 19ra arte, 14 eta 30 urte bitartean dituen eta Nafarroan bizi den edozeinek izena eman ahal izango du webgunearen bidez
  • Lehenengo osoko bilera ospatuko da, ziur aski, urriaren 15ean Nafarroako Parlamentuan

Nafarroako Gazte Parlamentuak irailaren 5ean, igandean, ireki du 5. edizioan parte hartu ahal izateko izena emateko epea. Aipatutako edizioa, aurreko urteetan bezala, datorren urrian hasiko da. Irailaren 19ra arte, Nafarroakoa den edo Nafarroan bizi den eta 14 eta 30 urte bitartean dituen edozeinek proiektuan parte hartzeko izena eman ahal izango du webgunean: www.parlamentojoven.com/zureizenaeman.

Hautagaitza guztiak bildu ondoren, hauteskundeen aldia hasiko da. Izan ere, urriaren 3tik 10era bozketak irekiko dira; horien esparruan Nafarroako gazteek gustukoen duten hautagaia aukeratu ahal izango dute. Azpimarratu beharra dago pertsona bakoitzak behin bakarrik bozkatu ahal izango duela, eta prozesua Nafarroako Gazte Parlamentuaren webgunearen bidez burutuko dela. Informazio guztia eta jarraituko diren urratsak gure sare sozialen bitartez partekatuz joango dira, hemen: @parlamentojovna. Botoak zenbatu eta nagusi daitezkeen erreklamazioak ebatzi eta gero, urriaren 14an emaitzak jakitera emango dira.

Guztira, gehienez 30 gaztek partaidetza-proiektu honetan parte hartuko dute 2021-2022 ikasturtean. Lehenengo osoko bilera urriaren 15ean ospatuko da, ziur aski. Horren esparruan 4. Gazte Parlamentua itxi egingo da. Osasun-egoera kontuan hartuta, oraindik ezin da jakin bilera Nafarroako Parlamentuaren hemizikloan ospatuko den edo, aurreko urtean bezala, bide telematikoen bidez egingo den.

Ikasturte berri honetan, aurrekoetan egin den moduan, hainbat ekintza eta topaketa lasai burutzeaz gain, Parlamentua hilabetean behin bilduko da Nafarroako hainbat tokitan lantaldeetan garatzen diren proposamenak eztabaidatzeko eta adosteko. Ondoren, proposamenak Foru Parlamentura bidaliko dira.

Emakumeentzako deia

Aurtengo edizioan, Gazte Parlamentuak dei berezia egin nahi die Nafarroako emakume gazteei proiektuan parte hartzera anima daitezen. Aurreko lau urteetan, berdintasuna landu da horrelako guneetan, eta aurrerapausoak eman dira, baina ez dira nahikoak izan. Horregatik, aurtengo helburu nagusietako bat parte-hartze paritarioa lortzea da. “Gizartean berdintasuna egotea nahi badugu, emakumeek erabakiak hartzeko prozesuan parte hartu behar dugu”, adierazi dute Gazte Parlamentutik.