- Osoko bilkuran Nacho Iriarte Aristu Gizarte Eskubideen idazkari nagusia izan da, haurren eta nerabeen araudi berria lantzeko
- Bilkuran, Madre Coraje-a GKEak bultzatutako adierazpen instituzional bat onartu da, Hezkuntzaren aldeko Mundu Ekintzako Astearen barruan
- Lehen aldiz Nafarroako Parlamentutik kanpo, aldi bereko itzulpen-zerbitzua izan da
Nafarroako Gazte Parlamentuak bere lanarekin jarraitzen du eta oraingoan apirilaren 8an, osteguna, bosgarren osoko bilkura egin du Nafarroako Artxibo Nagusian. Saioan hogei bat legebiltzarkide gazte izan dira, bai aurrez aurre, bai telematikoki. Gainera, lehen aldiz Nafarroako Parlamentuko hemiziklotik kanpo, aldibereko itzulpen zerbitzua izan da, hizkuntza aniztasunaren aldeko apustu garbia eginez.
Bosgarren osoko bilkuran Madre Coraje GKEak proposatutako adierazpen instituzionalaren onarpenarekin hasi da, hilabete honetan ospatzen ari den Hezkuntzaren aldeko Mundu Ekintza Astearen baitan. Testuak, zuzenketa batzuk gehituta, honako hau aldarrikatzen du: “Hezkuntza ekitatiboa, inklusiboa eta kalitatezkoa izateko eskubideak lehentasun politiko eta soziala izan behar du, bai COVID-19k eragindako krisiaren kudeaketan, bai ondorengo berreskuratze-planetan”.
Ondoren, Nacho Iriarte Aristu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Idazkari Nagusia saioan izan da, haurren eta nerabeen araudi berrian sar daitezkeen alderdiak identifikatzeko. Horretarako, eztabaida bat sortu da, eta hainbat gai mahai gainean jarri dira hezkuntzari buruz.
Azkenik, politika instituzionalean gazteek duten presentziari buruz Garat Gazteluk proposatutako eztabaida batekin osoko bilkura amaitu du.
‘Nafarroako komunikazio politiko digitala’ Formakuntza
Nafarroako Gazte Parlamentuak ‘Kompol digitaleko jardunaldia’ formazioa antolatu du komunikazio politiko digitalaren inguruko gaiak lantzeko. Apirilaren 17an, larunbata, egingo den topaketak Gazte Parlamentuko parte hartu duten pertsonei sare sozialak eta multimedia-materialak erabiltzeko tresnak eman nahi dizkie. Gainera, marka pertsonala, diskurtso politikoa eta gaurkotasuneko beste hainbat gai landu nahi dira.
Aner Ansorena komunikazio politikoan eta marketin digitalean adituak emango du prestakuntza, Antxon Rodriguez protokolo eta harreman instituzionaletan adituarekin batera. Interesa duen edozein gaztek apirilaren 12a baino lehen eman ahal izango du izena www.parlamentojoven.com helbidean dagoen formularioaren bidez.