Nafarroako Gazte Parlamentuak bere hirugarren edizioa agurtzen du parlamentuaren egoitzako osoko bilkura batekin

  • Azken topaketan, Gazte Parlamentuko gazteek osasun-krisiak eragindako ezohiko edizio bat agurtu dute
  • Unai Hualde Parlamentuko presidenteak, eskerrak eta zorionak eman dizkie parte hartu duten guztiei
  • Parlamentua eta Gazteriaren Kontseilua jada antolatzen ari dira urrian abiatuko den laugarren edizioa

Nafarroako Gazte Parlamentuak joan den ostiralean agurtu du bere hirugarren edizioa Nafarroako Parlamentuan ospatutako osoko bilkura batekin. Atrioan gauzatutako topaketara 30 partaideak, Unai Hualde Parlamentuko presidentea, Parlamentuko eta Nafarroako Gobernuko alderdi ezberdinetako ordezkariak eta Juan Gutiérrez Gazteriaren Kontseiluko presidentea bertaratu dira.

Alarma egoera dekretatu zenetik zuzenean gauzatu den lehenengo topaketaz ari gara. Lehenengo atalean prostituzio praktiken taldearen proposamenak eztabaidatu dira. Horrez gain, talde Feministaren aldarrikapen bat onartu da eta subiranotasunaz hala nola autonomiaz eztabaidatu da. Gai-zerrenda osatu ondoren, edizioa agurtzeko ekitaldia hasi da.

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak azpimarratu duenez bere hitzaldian edizio honek “ez du bilkura normalik izan eta, izan ere, Gazte Parlamentuko ordezkariekin egin behar ziren lan saioak ezin izan dira egin osasun krisia dela eta”. “Dena ondo badoa, irailetik aurrera berriro hastea espero dugu”, esan du Hualdek.

Bestalde, Juan Gutiérrez Gazteriaren Kontseiluko presidenteak edizio honetan, joan den urrian abian jarri zenetik, parte hartu duten pertsona guztien jarduera errekonozitu nahi izan du, “bereziki azken hiru hilabete hauetan garatutakoa zeinetan alarma egoeraz haratago jarduera mantendu egin den”. Gutierrezen esanetan “lan erritmoa mantendu egin da, ospatutako bilera telematikoak ugariak eta oso eraginkorrak izanik”. Era berean, partaide guztiei esker ona adierazi die esanez aurten “euren gogo eta esfortzuari esker edizio hau erabat arrakastatsua izatea lortu dutela”. Amaitzeko, erreibindikatu du “pertsona gazteen partaidetza politika publikoetan, bereziki pairatzen ari garen krisi egoera honetan, izan ere, gazteria kaltetu nagusienetako bat izan da eta izango da”.

 Laugarren edizioa

Gazteriaren Kontseilua eta Nafarroako Parlamentua jada antolatzen ari dira datorren urrian abian jartzea aurreikusten den laugarren edizioa. Aurre-inskripzioak jada zabalik daude eta www.parlamentojoven.com/eu webgunean egin daitezke. Hauteskundeak uda ondoren ospatuko dira eta horietan hautatuko dira IV. Nafarroako Gazte Parlamentua o