Jadanik iritsi dira PJN-NGP topaketak!

Joan den ekainaren 7an eta 9an abian jarri ditugu topaketak, Parlamento Joven – Gazte Parlamentua (PJ-GP) eta elkarteen artean.

Gazte Parlamentuaren proiektua, Consejo de la Juventud de Navarra – Nafarroako Gazteriaren Kontseilua (CJN-NGP) eta Nafarroako Parlamentua erakundeek bultzatu dute. Ildo horretatik, gure nahia izan da Nafarroako gazte elkarteekin topaketak abian jartzea.

Topaketa bien artean guztira 16 elkarte izan dira gure egoitzaraino etorri direnak, proiektua zuenean ezagutzeko asmoz. Pedro, Ibai (PJ-GP erakundeko teknikaria eta CJN-NGK erakundeko elkartegintzako teknikaria) eta Miguel Garrido (talde motorreko kidea) izan dira saioak dinamizatzeaz eta etorri diren pertsonengana proiektua helarazteaz arduratu direnak.

Topaketa biak arrakastatsuak izan dira, gure sentipena asebetegarria izanik; beste behin ere, CJN-NGK erakundeko elkarte kideak elkartzeko balio izan du. Mila esker etortzeagatik! Datorren ekainaren 23ko foroan ikusi arte!

[google-drive-embed url=”https://drive.google.com/file/d/0B04V2z-nUFCNcHNRWHRVT0xZbjg/view?usp=drivesdk” title=”encuentro 7 Junio.jpg” icon=”https://drive-thirdparty.googleusercontent.com/16/type/image/jpeg” newwindow=”yes” style=”normal”] [google-drive-embed url=”https://drive.google.com/file/d/0B04V2z-nUFCNVmREWEFPTm00S1U/view?usp=drivesdk” title=”encuentro 9 Junio.jpg” icon=”https://drive-thirdparty.googleusercontent.com/16/type/image/jpeg” newwindow=”yes” style=”normal”]

Leave a Reply