Izan zitezkeen 15 eta 30 artean. Eta 30 dira.

922 boto jaso dira urriaren 13tik 17ra Nafarroako Parlamentuko lehenengo hauteskunde hauetan. Errepikatuak edota bozkatzeko ezinbesteko zenbait baldintza ez betetzeagatik balio ez dutenak ezabatu ostean, 792 boto onartu dira.

34 (hasierako 43 pertsonetatik) izan dira Nafarroako Gazte Parlamentuak gehienez hartzen dituen 30 plaza bakoitzerako izangaiak, eratu ahal izateko minimoa 15 izanik. 34 horietako 30 organo berria osatzera pasako dira.

Horiek dira, boto kopuruaren arabera sailkatuta, Iker Severiano, Mikel Ganuza, Miguel Matellanes, Jon Larrea, Alejandro Cuellar, Alejandro López, Jorge Huguet, Beatriz Ochoa, Juan Albarran, Asier Costa, Xabier Gartzia, Victoria Delgado, Miguel Ibiricu, Adrian Muro, Javier Robledo, Unai Irigarai, Raul Lecumberri, Stephan Villafranca, Alisson Almendras, Pablo Melendo, Amilcar Quinatoa, Paloma Lorenzo, Carlos Moreno, Josu Pozo, Jennifer Serrano, Sergio Cuevas, Telmo Zuza, Aizpea de Atxa, Pamela Kimberly Glenny eta Yaiza Iñigo.

30 pertsonako taldea, Nafarroako Gazte Kontseiluari eta Nafarroako Parlamentuari dagokien Nafarroako Gazte Parlamentuaren antolaketari ekinez, jadanik lehenengo Osoko Bilkurarako data aukeratzen ari da, zein Nafarroako Parlamentuan ospatuko den, urriaren azkeneko astean edo bestela azaroko lehenengoan.

Leave a Reply