- Irailaren 27ra arte Nafarroan bizi diren 14 eta 30 urte bitarteko pertsona guztiek aukera izango dute izena emateko
- Lehen osoko bilkura urriaren 16an egingo da Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuren aretoa
Urrian hasiko den 4. edizioan parte hartzeko izena emateko epea ireki du Nafarroako Gazte Parlamentuak. Irailaren 27ra arte, Nafarroan bizi eta 14 eta 30 urte bitartean dituen edonork eman dezake izena, www.parlamentojoven.com/apuntate webgunean. Guztira, 30 gaztek parte hartuko dute 2020-2021 ikasturtean. Bertan, aurrekoetan egin den bezala, hainbat jarduera eta topaketa lasaiagoez gain, Parlamentua hilean behin bilduko da, segurtasun-neurri guztiak betez, ondoren Foru Parlamentuari helaraziko zaizkion proposamenak eztabaidatu eta adosteko.