Gazte Parlamentuaren proposamenak Nafarroako Parlamentura

 

  • Lehen Sorospenak ikasgeletan, Garraio Txartel Bakarra, Jokoa eta Gazteria eta Zeinu Hizkuntzaren Errekonozimendua izan dira aurkeztutako lau proposamenak
  • Lan-saioa Nafarroako Parlamentuko hemizikloan garatu da alderdi ezberdinetako ordezkarien aurrean

 

Nafarroako Gazte Parlamentuak asteazken honetan, irailak 9, lan-saio bat ospatu du Nafarroako Parlamentuaren hemizikloan bigarren edizioan onartutako lau proposamenak aurkezteko. Proposamenak dira: Lehen Sorospenak Ikasgeletan, Garraio Txartel Bakarra, Jokoa eta Gazteria eta Zeinu Hizkuntzaren Errekonozimendua. Joan den martxorako aurreikusitako jardunaldia izanik, osasun larrialdi egoeragatik atzeratu egin behar izan zen.

Lehen Sorospenak Ikasgeletan proposamena Enrique Villanuevaren eskutik aurkeztu da; bere esanetan, “prestakuntza barne hartuta egon arren, ez da behar bezala irakasten”. Horregatik, Gazte Parlamentutik bi urtez behin irakatsiko litzatekeen zehatzago bat planteatzen da, betiere gazteria ahalik eta gehien eguneratzea bilatuz. “Helburua larrialdi egoeran nola jokatu jakitea baino ez da”, erantsi du Villanuevak.

Bestalde, Garraio Txartel Bakarra Eneko Garridoren eskutik defendatu da eta azpimarratu du “guztiontzat bidezkoa eta soziala” izan behar dela. Gazte Parlamentuko partaideak “tarifa berri bat, bono gazte bat, karga puntu gehiago, garraio-aldaketen araberako deskontuak hala nola zerbitzu gehiago eta hobeak” eskatu ditu.

Ana Peyrona arduratu da Zeinu Hizkuntzaren Errekonozimendua proposamena aurkezteaz. Peyronak, aurkezpenaren hasieran, ondorengoa azpimarratu du: “Pertsona entzungorrak elebidunak sentitzen gara, izan ere, ahozko hizkuntza eta zeinu hizkuntza artean bizi gara. Bestalde, bigarren mailako hiritarren modura sentitzen gara”. Horregatik azpimarratu du “beharrezkoa dela Zeinu Hizkuntza Nafarroako hizkuntza ofizial modura errekonozitzea, jadanik beste erkidego batzuetan egiten den bezala”.

Amaitzeko, Gazteriaren Kontseiluko lehendakaria eta Gazte Parlamentuko batzordekidea den Juan Gutierrezek Jokoa eta Gazteria proposamena aurkeztu du Luis Javier Fernándezen izenean, azken hau hitzordura bertaratu ezin izan denez. Gutierrezek esan du proposamen hau “gaurkotasunez beterik dagoela eta, urratsak ematen ari badira ere, oraindik nahiko zeregin badagoela”. “Beharrezkoa da adikzioaren inguruko kontzientziazioa, prebentzio neurriak eta sentsibilizazioa sendotzea hala nola arlo honetan lanean ari diren erakundeak babestea” amaitu du Gazte Parlamentuko batzordekideak.

Laugarren edizioa

Nafarroako Gazte Parlamentua jadanik laugarren edizioan ari da lanean zein datorren urriaren erdialdean abiatzea aurreikusten den. Joan den martxotik aurre-inskribatu ziren pertsonek jada bere kandidatura egiaztatu dute eta datorren irailaren 13an inskripzioak berriro zabalduko dira lehenago inskribatu ezin izan diren pertsona haientzat guztientzat. Izena emateko ezinbestekoa da 14 eta 30 adin tartean egotea eta Nafarroan bizitzea. Kandidaturak ondorengo webgunean jasoko dira: www.parlamentojoven.com.

Guztira, gehienez 30 gazte izango dira 2020-2021 ikasturteko proiektu parte hartzaile hau osatuko dutenak. Honetan, aurrekoetan bezala, jarduera eta topaketa lasaiagoez haratago, Parlamentua hilean behin bilduko da jarraian Foru Parlamentura helaraziko diren proposamenak eztabaidatu eta adosteko.