Gazte Parlamentuak lan-talde bat sortuko du gazteen osasun mentalaz hitz egiteko

  • Saioan halaber lan-talde zehatz baten sorrera onartu da praktika ordainduen gaia lantzeko
  • Nafarroako Gazte Parlamentuaren lehenengo osoko bilkura joan den larunbatean ospatu zen Burlatako Udalbatza Aretoan
  • Carlos Amatriain Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari izendatu berria izan da jardunaldia abian jartzeko arduraduna

Nafarroako Gazte Parlamentuak joan den larunbatean, azaroak 16, abiarazi du bere jarduera modu ofizialean, joan den urrian eginiko eraketaren ondoren. Lehenengo osoko bilkura hau ospatzeko hautatutako tokia Burlatako Udala izan da; bertan bildu dira edizio honetako 30 parlamentari gazteetako 23. Saiora bertaratu dira Juan Gutierrez Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko presidentea, eta Carlos Amatriain Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari izendatu berria; Osoko Bilkura honen eskutik abiarazi da.

Saioan Nafarroako Parlamentura bidaliko diren proposamen zehatzak elaboratzeko hiru lan-talderen sorrera onartu da, haiek taldetan eztabaidatu daitezen.

Lehenengoan Nafarroako liburutegi publikoen ordutegiak tratatuko dira eta Amaya Tancok planteatu du. Zentzu honetan, ikastetxe hauen ordutegia zabaltzeko beharra jendarteratu da.

Bigarrenean praktika ordainduen erregulazio baten beharra aldarrikatzen da; gai hau Raul Ayalak aurkeztu du. Lan-talde honekin proposamen zehatz bat garatuko da lanbide heziketako eta unibertsitateko praktikak nolakoak izan beharko liratekeen azaltzeko eta jarraian Parlamentura eramango da.

Hirugarrena izan da gaurko Osoko Bilkuran arreta gehien bereganatu duenetako bat, alegia gazteen osasun mentala lantzen duena. Eztabaidaren sustatzaileak Lucia Franco eta Pablo Lanaspa dira eta planteamendu ugari eragin ditu, beraz, lan-talde hauetan xehetasunez landuko den gai bat izango da. Bestalde, Nafarroako Gazteriaren Kontseilutik gai honen inguruko prestakuntza zehatza ematea aurreikusten da.

Amaitzeko, saioan halaber hurrengo osoko bilkura ospatzeko tokia Tutera izatea adostu da, oraindik zehaztu gabe dagoen datorren abenduko egun batean.

Hitzarmenaren berritzea

Nafarroako Gazteriaren Kontseilua eta Nafarroako Parlamentu aste hauetan zehar Gazte Parlamentuaren hitzarmena berritzeko lanean ari dira. Laster partaidetza proiektu honen sustatzaileen artean sinadura lortzea aurreikusten da. Dokumentuaren nobedade nagusienak dira: gizarte erakundeen inplikazio handiagoa eta Gazte Parlamentuaren proposamenak dagokion mahai sektorialera eramateko aurreikuspena, proposamen horretako gaiaren arabera.