Gazte Parlamentuak bere saioen ekitaldia itxi du Nafarroako Foru Ganberaren hemizikloan ospatutako ezohiko osoko bilkura batekin

Ainhoa Aznarez Igarza Parlamentuko Presidentea Gazte Parlamentuko Mahaiarekin bildu da, eta transmititu die bere proposamena Valentzia bezalako beste autonomia erkidego batzuetara hedatzen ari dela.

Gaur Nafarroako Gazte Parlamentuko ordezkariak Legegintzako Foru Ganberaren osoko bilkuren aretoan bildu dira, egungo euren saioen ekitaldiko azken osoko bilkura ospatzeko. Hauek 2017ko azaroan abiatu ziren, eta hilean behin ospatu izan dira, Parlamentuko hemizikloa izanik Gazteriaren Kontseiluko organo honen lehenengo eta azken saioa ospatzeko eszenatokia.

Ainhoa Aznarez Igarza Nafarroako Parlamentuko Presidentea izan da gazteei ongi etorria emateko arduraduna. Aurretiaz, Aznarez Gazte Parlamentuko Mahaiarekin bildu ahal izan da saioa abiarazi baino lehen; une horretan transmititu diote hilabete hauetan ospatu diren laneko batzorde ezberdinen berri zeinetan eztabaida garatu den, ideiak eta proposamenak aurkeztuz, betiere diferentziekiko errespetuarekin.

Bilera honetara bertaratu dira Paloma López presidentea, Javier Robledo presidenteordea, Alejandro Lopez presidenteordea, eta Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko Jose Miguel Garrido presidentea. Horiek guztiek Aznarezi hurrengo erronken berri mena die; horien artean aurkitzen dira parekidetasuna lantzea, 8M-an kaletara irteten garen emakume gehiagoren errebindikazioak jasotzea, irailean Gazte Parlamentu berri batekin amaituko duten partaidetza, dibertsitatea eta hauteskundeak lantzea.

Aznarezek jakinarazi die proiektu honekin eta legegintza erakundetako partaidetzarekin aitzindariak izaten ari direla, eta hori beste Autonomia Erkidego batzuetan jada kontuan hartzen ari direla, “badakigu Valentzian lanean ari direla han ere Gazte Parlamentua errealitate bat izateko”, esan du.