34 gazte urrats bat aurrera egitera datoz lehenengo Nafarroako Gazte Parlamenturantz

Hautagai-zerrendak, proiektuaren web orrialdean (parlamentojoven.com) kontsultatu ahal denak, batez beste 22 urtetik beherako kideak biltzen ditu; 18 jatorri ezberdinetako gazteak dira, gaur egun Nafarroako 14 udalerri ezberdinetan bizi direnak.

14 eta 30 urte arteko gazteek, Nafarroan bizi direnek,  web orrialdearen bidez pertsona bakarrari bozkatu ahal izango diote, urriaren 13tik 17ra. Hauteskunde garaiaren ostean, boto gehien eskuratzen dituzten 30 pertsonek lehenengo aldiz eratuko den organoa osatuko dute.

Parlamento Joven de Navarra – Nafarroako Gazte Parlamentua (PJN-NGP), 14 eta 30 urte arteko Nafarroako gazteriaren partaidetzarako esparru berri bat da. Consejo de la Juventud de Navarra – Nafarroako Gazteriaren Kontseilua erakundearen eta Nafarroako Parlamentuaren eskutik, PJN-ren helburua da Nafarroako gazteriarentzat eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko esparru berri bat izatea.

PJN-NGP maila nazionaleko proposamen berritzaile bat da, ikasturte akademiko bakoitzean indarrean jartzean berritu egingo dena. Nafarroako gazteriari ahotsa eman nahi dio, Nafarroako Parlamentuaren bidez bere proposamenak egin, adostu, hitzartu eta gizarteratu ahal izan ditzan.

Leave a Reply