Adierazpena: Osasun Mentala eta Gazteak

Estatuari dagokionez, Osasun Inkesta Nazionalaren (ENSE 2017) emaitzen arabera 15 urteko eta 15 urte baino gehiagoko hamar pertsonetatik bati osasun mentaleko arazoren bat diagnostikatu zaio (% 10,8) (Osasun, Kontsumo eta Gizarte-ongizate Ministerioa, 2017). Lehenago, 2006. urteko Espainiako Osasun Inkesta Nazionalak (ENSE 2006), Gaitasunen eta Zailtasunen Galdetegiaren bidez egin zena (Strengths and Difficulties Questionnaire, SDQ) (Goodman, 1997), honako hau ezarri zuen: Espainiako 4 eta 15 urte bitarteko ume eta nerabeen % 19,2 eta % 26,6 bitartean osasun mentaleko arazoren bat pairatzeko arriskuan zegoen (Fajardo, León, Felipe eta Ribeiro, 2012).

Goldberg-en Osasun Orokorreko Galdetegiaren (General Health Questionnaire GHQ-12) (Goldberg eta Williams, 1988) erantzunen arabera, biztanleriaren % 15,8a osasun mental kaskarra izateko arriskuan zegoen (Gazteriaren Osasunari buruzko Inkesta. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua. Nafarroako Gobernua. 2016ko maiatza).

Nafarroako Gazte Parlamentuan aurreko datuek gure erkidegoko gazterian arazo bat ezkutuan dagoela erakusten dutela uste dugu. Horrez gain, gaitz horien inguruan dauden hainbat aurreiritzi eta ezjakintasunaren ondorioz, gutxiespen soziala, arbuioa eta diskriminazioa nagusitzen dira askotan, eta gaitzak pairatzen dituztenek ezin dituzte haien eskubideak erabili.

Nafarroako Gazte Parlamentuan gaixotasun mentalen estigmaren aurka borrokatu nahi dugu, pertsona guztien ongizatearen eta osasun mentalaren alde egiteko. Arazoa gizarte osoan ezagutzera eman nahi dugu, eta ulertarazi nahi diogu osasun mentala pertsona guztiei datxekien zati bat dela.

Horregatik, Nafarroako Gazte Parlamentuak:

  1. Urtean zehar lan egingo du osasun mentala agerian jartzeko, eta batez ere gazteen artean izan behar duen garrantzia azpimarratzeko.
  2. Organo eskudunak premiatu nahi ditu biztanleria gaixotasun mentalak dituzten gazteen beharrekiko sentikor bihurtzera ekintza zehazten bidez, ikastetxeetan hitzaldiak eskainiz, besteak beste.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*